Loading...
Gernika 2017 2017-03-08T13:23:36+00:00

ETORRI BEHAR DUZU baina, batez ere, etorri nahi duzu

Arropa, janaria eta dirua eman dituzu. Orain zure denbora eman behar duzu eta zure amorrua, samina, konpromisoa, pena, esperantza,… elkartasuna erakutsi.
Egin beraiengatik baina, batez ere, egin zugatik.

Suertatu gabe, unean-unean suertatzen zaizulako.
Beldurra izan behar diezula diote baina, zu ez zara haien beldur.
Ezberdinak direla diote, zu baino gutxiago direla diote, baina zuk badakizu bihotz guztiek sentimendu berdinen erritmoan egiten dutela taupada.
Giza eskubideak pertsonenak direlako, kolore, fedea, arraza, hizkuntza eta enparauen gainetik.
Zure amesgaizto okerrenetan ere imajinatu ezin duzulako zeure etxeko ateak ixtea ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi doan edonori.
Zure amesgaizto okerrenetan ere ezin duzulako imajinatu inoiz, ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi bazabiltza, inork bere etxeko ateak ixtea zuri.
Elkartasuna errezeloagatik trukatu nahi ez duzulako.
Haien baitan zaudelako, beraiek ere zure baitan dauden bezalaxe.
Badakizulako gerrak egiten dituztenek pairatuko balituzte, ez liratekeela existituko.
Badakizulako hau geldiarazteko era bakarra gizartearen mobilizazioa dela.
Honengatik guztiagatik apirilaren 29an eta 30ean Gernikan izango zara. Izan behar duzulako baina, batez ere, izan nahi duzulako.